Roca Galleries

Ezagutu Roca markaren eraikin enblematikoak

Espazio fisikoaz gaindi, Rocaren egungo errealitatea eta etorkizuneko erronkak adierazteko kontzeptua da Roca Gallery. Diseinuaren, berrikuntzaren edota iraunkortasunaren baloreei dagokienez, marka liderraren borondatea erakusten du Roca Galleryk, gizarte osoarekin eta, bereziki, bainugelako espazioak garatzeko interesa eta kezka duten horiekin elkarrizketa etengabea izateko borondatea, alegia.

Roca Gallery guneek borondate hori bideratzen dute, mundu osoko interiorista, diseinatzaile eta arkitektoentzako topagune eta elkarrizketa-esparru gisa. Londres, Shangai, Bartzelona, Madril eta Lisboako egoitzek osatzen dute diziplina anitzeko jakintza trukatzeko plataforma, alor honetako joera berriak antzemateko, interpretatzeko, garatzeko eta hedatzeko sare global gisa pentsatua.

Londresko Zaha Hadid Architects, Shangaiko Francesc Rifé Studio, Bartzelonako Borja, Lucía eta Carlos Ferraterren OAB Arkitektura Estudioa, Madrileko Lamela Arkitektura Estudioa eta Lisboako Ferruz Decoradors Estudioa gauzatu dute ikuskera hori, erakarpen estetikoa eta markaren balioen adierazpena biltzen dituena.

Horrela bada, Roca Gallery guneak esparru funtzional eta malguak dira, eta modu naturalean erakusten dituzte Roca-ren soluzioak jarduera soziokulturalen eskaintza berezi batekin espazio berean elkartuta.

 

Diseinua eta Berrikuntza