Zatoz gugana

Zatoz gugana

Gure proiektuan parte hartu nahi baduzu, egungo enplegu-eskaintzen zerrenda kontsulta dezakezu

Roca arkitekturan, eraikuntzan eta barne-diseinuan erabiltzen diren bainugelarako produktuen diseinuan, produkzioan eta merkaturatzean diharduten enpresen talde baten sozietate nagusia da. Taldeak lau kontinentetan ditu produkzio-zentroak, eta 21.100 langile ditu mundu osoan (72 fabrika).

Roca munduko liderra da bainugelen negozioan, eta 135 merkatutan baino gehiagotan dihardu. Gainera, zoladura eta estaldura zeramikoak produzitzeko eta merkaturatzeko arlo bat ere badu (Roca Cerámica).

Roca sozietatearen kapital osoa Espainiakoa da, eta azken urteotan sozietateak oso hedapen handia izan du nazioartean, munduko hainbat herrialdetan bainugelen sektoreko enpresak eskuratuta.

Giza baliabideen, produkzio-baliabideen eta finantza-baliabideen kudeaketa eraginkorraren ondorioz, Roca finkatu egin da higiene-ontzien eta zeramika lauaren produkzioko munduko lider gisa. Horrela, beraz, erreferentzia bihurtu da bainugelako espazioen soluzio mota orotan.

Taldeak mundu osoan egindako eskuraketen eta inbertsioen, eta konpainiak sortu zenetik jarraitzen duen barne-sustapeneko politikaren bidez lortutako hazkunde jarraituak aukerak eskaintzen dizkie nazioarteko lanbide-karrera bat egin nahi duten managerrei.

Gure proiektuan parte hartu nahi baduzu, gaur egungo enplegu-eskaintzak kontsulta ditzakezu. Halaber, zure prestakuntzarekin eta esperientziarekin bat datorren lanposturik aurkitzen ez baduzu, zure CVa bidal diezagukezu. Etorkizuneko hautespen-prozesuetan kontuan hartuko dugu.

Nolanahi ere, eskerrik asko Rocan duzun interesagatik.


· Zure CVa bidaltzeko, egin klik hemen
· Zure datuak aldatzeko, hemen
· Zure pasahitza gogoratzen ez baduzu, hemen
· Gaur egungo eskaintzen zerrenda kontsultatzeko, hemen

Gure enpresa