Ekoizpen-prozesu iraunkorrak

Ekoizpen-prozesu iraunkorrak

Eco Roca-ren bidez, ingurumenarekiko errespetua erantsi nahi diegu ekoizpen-prozesuei

Planetarekiko konpromisoa gure filosofian eta gure eguneroko jokabidean dago eta, premisa hori oinarri hartuta, "Roca Loves the Planet" kontzeptua sortu genuen, lantegietako ekoizpen-prozesuetan, produktuen garapenean nahiz konpainiaren ekintza sozialetan aplikatzeko.

Ekoizpen-prozesuei dagokienez, 2008az geroztik, Eco-Roca proiektua garatzen ari gara, lehentasunezko bi helburuekin: 2014. urterako CO2isurtzeak %25ean murriztea 2006koekin alderatuta eta industria-prozesuak hondakinik gabe kudeatzea, Zero Waste programaren bidez.

 

 

2006-2010 aldian, gas kontsumoa %14,9 murriztea eta elektrizitatean %4,6 aurreztea lortu du Roca-k. Hobekuntza horri esker, atmosferara 52.750 tona CO2 gutxiago isuri dira, gutxi gorabehera. Kopuru hauek bereziki azpimarragarriak dira, gas kontsumoak sortzen baitu ekoizpen-prozesuetan isurtzen diren negutegi-efektuko gasen %90a, gutxi gorabehera.

Bestalde, hondakinik gabeko industria-prozesuak lortze aldera, Zero Waste programak %75eko inplementazioa lortu du jadanik.

 

Iraunkortasuna