Teknologia iraunkorrak

Ingurumenarekiko konpromisoak bultzatu gaitu irtenbideak bilatzera, ura eta energia aurrezte aldera

 

Cold Start

Ur hotzetarako irekiera-sistema berriztatzailea. Heldulekua eskuinetara irekitzea eragotzi da eta, beraz, aurrera irekitzeko posizioak ur hotza ematen du. Heldulekua ezkerretara biratzen bada, ur beroa lortzen da mailaka. Horrela, ura aurrezteaz gain, energia ere aurrezten da, beharrezkoa ez denean, galdara piztea saihesten da-eta. Heldulekoa erabili ordez, kontrol zirkularraren bidez funtzio bera egiten duen mailakako kartutxo berritzailearekin ere eskuragarri dago teknologia hau.

 

 

Teknologia hau duten produktuak: L20, Singles, L90

 

 

Flushfree pixatokia

Pixatoki-kontzeptu berria; etengabe erabili ahal izateko ez du ur-deskargarik behar, ezta energia elektrikorik ere . Mekanismo berriztatzaile honek limoi-esentziazko airea jaurtita usain txarrak saihesten dituen kartutxo bat erabiltzen duenez, ura eta energia aurrezten dira. Kartutxoa erraz ordezten da, 6.000 aldiz erabili ostean.

Teknologia hau duten produktuak: Hall Flushfree Urinal

 

 

W+W

Diseinu harrigarri honek bainugela hornitzeko elementuen kategoria berria ireki du: pieza bakarreko konketa-komuna. Funtzio bikoitza duen unitate honek konketako ura berrerabiltzeko aukera ematen du, iragazi eta gero, komuneko deskargan erabil dadin. Proposamen iraunkor honek uraren aprobetxamendu bikoitza egiten du eta sari asko jaso ditu.

 

 

Teknologia hau dakarten produktuak: W+W

 

>> Rocaren teknologia iraunkor gehiago ezagutu nahi baduzu, bisitatu Roca Loves the Planet.

Iraunkortasuna